Txirrindularitza

Leire Olaberriak zilarrezko domina irabazi du Pistako Munduko Kopako Omnium-ean

Kolonbian jokatu da.

Olaberrian, 2012an, Londresko Olinpiar Jokoetan. CHRISTOPHEN KARABA, EFE
2015eko urtarrilaren 19a
07:32
Entzun

Olaberriak 169 puntu eskuratu ditu guztira, irabazleak baino 21 gutxiago. Kirsten Wildek eskuratu du urrezko domina.  Podiuma Anna Knauerrek ostau du, 166 punturekin.

Olaberriak azken proban eskuratu zuen bigarren postua, Knauerren aurretik sailkatuta. Txirrindulari gipuzkoarra 2010eko Ballerupeko Munduko Kopan hirugarren postuan sailkatu zen.

Tania Calvo arabarrak brontzezko domina eskuratu du, Helena Casas kataluniarrarekin batera, abiadurako taldekako proban. Zeelanda Berriko taldearen aurka lehiatu ziren horiek baino ia segundo bat lehenago helmugaratu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.