Leitza (Nafarroa) da Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako aurtengo irabazlea, gaur Arrasaten (Gipuzkoa) Berriz (Bizkaia) finalean 2-1 mendean hartuta. Jende asko bildu da Uharkape pilotalekuan. Berriztik jarraitzaile ugari joan da eta Leitzatik bi autobus jendez beteta.
Ander Aranburu-Jon Jaunarena (Leitza) eta Mikel Loidi-Gotzon Urkijo (Berriz) kadeteek jokatu dute finaleko lehen partida, eta leitzarrak nagusi: 22-16.
Bigarren partida, gazteen mailakoa: Oier Alduntzin-Aitor Goikoetxea (Leitza) eta Aitor Alberdi-Eneko Perasanz (Berriz). 0-22 irabazi dute berriztarrek. Alberdik sakez 18 tanto egin ditu, partidan 40 pilotakada besterik ez dira izan, eta lehiak hiru minutu eta hamasei segundo iraun du.
Nagusien mailako partida zen, beraz, erabakigarria. Aurrez aurre: Mikel Olazabal-Mikel Iriarte (Leitza) eta Mikel Gonzalez-Ibai Zabala (Berriz). 22-8 irabazi dute leitzarrek.
Leitzako Aurrera Pilota Elkarteak 48 pilotari dauzka gaur egun.
Pilota
Leitzak irabazi du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa
Berriz finalean 2-1 hartu du mendean gaur, Arrasaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu