Aspek eta Asegarcek garrantzi handia eman die udako azken torneoari. San Antolin torneoa izango da, eta Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan jokatuko da. Udako torneo garrantzitsuen antzera, finalerdiek eta finalak osatuko dute torneoa. Udako lehen mailako torneoa izan ez arren, garrantzi handia eman die bi enpresek eta koadroko pilotari onenetarikoak ariko dira San Antolin torneoan, gaurtik aurrera.
Lehen finalerdia gaur arratsaldeko jaialdian jokatuko da (17:00).Berasaluze VIII.a eta Begino Aste Nagusia torneoko txapeldunak ariko dira Asegarceren aldetik, Aspeko Martinez de Irujo eta Laskurainen aurka. Bigarren finalerdia bihar izango da (17:15): Titin III.a eta Zubieta ariko dira Aspeko elastikoarekin, eta Olaizola II.a eta Apraiz Asegarcekoarekin. Finala astelehenean jokatuko da, San Antolin jaietako egun nagusia aprobetxatuz: antzara eguna.
Apraizek eman du torneoko ezustekoetako bat. Udako torneo handietatik kanpo egon da, eta ez du batere jokatu. Hala ere, Asegarcek azken torneoan aukera eman dio, eta Olaizola II.arekin ariko da bigarren finalerdian.
Lekeition ere goi mailako txapelketa antolatu dute sanantolinetan
Gaur jokatuko da lehen finalerdia: Berasaluze VIII.a eta Begino, Martinez de Irujo eta Laskurainen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu