Lekic: «Nire egoera aldatu egin da igandetik hona»

Sasoi honetan lehen aldiz hasieratik aritu zen Osasunako aurrelari serbiarra, Valentziaren aurka

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Dejan Lekic pozik agertu zen atzo entrenamendu saioaren ondorengo agerraldian. Igandeaz geroztik haren egoera aldatu egin dela uste du: «Jokatu ez dudanean goibel egon naiz, baina Valentziaren aurkako partidatik nire egoera aldatu egin da. Konfiantzarekin nago, eta fisikoki sasoi onean».

Atseden egunaren ostean, lan saioa egin zuten atzo Osasunako jokalariek. Masud, Roversio, Ibrahima eta Solaz gain —min hartuta daude—, Ricardo ere ez zen entrenatu atzo, gaixo zegoelako. Atletico Madril izango da nafarren aurkaria, astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.