Lemunok eta Ongaik Bilbon jokatuko dute
ESKU-HUSKA. Asegarcek tokiz eta egunez aldatu du Lemuno eta Ongairen arteko 2. Mailako lau t'erdikoaren finalerdietako ligaxkako partida. Igandean jokatuko dute, Bilbon, Lemunok eskua sendatzeko bi egun gehiago izan ditzan. Kolonbiarrak irabazten badu, finalean jokatzea lortuko du. Mendizabal III.ak eta Albisuk, berriz, ostiralean jokatuko dute, Ataunen. Mendizabalek 17 tanto behar ditu finalean sartzeko; Albisuk, berriz, sei tantoko aldearekin irabazi behar du, eta Lemunok gal dezala itxaron.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu