Lemunoren ezker eskua ez da erabat osatu
ESKU-HUSKA. Stephane Lemunoren eskua ez da erabat osatu, eta minarekin jokatuko du etzi Aitor Mendizabalaren aurka, Bigarren Mailako lau t'erdiko txapelketako finalean. Lemunok atzo Tolosan eginiko pilota aukeraketan eman zuen bere eskuaren egoeraren berri. Pilotekin, aldiz, ez zen egon inolako arazorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu