Erorikoa izan du gaur Unai Osa txirrindulari itziartarrak, Zarautzen (Gipuzkoa), entrenatzen ari zela. Donostiako Poliklinika Gipuzkoa erietxera eraman dute, larrialdi zerbitzuetara, eta "eskuineko lepauztaiab hausturak" diagnostikatu dizkiote. Ospitale horretan ingresatuta daukate, baina oraindik ez dute zein tratamendu jarraitu beharko duen erabaki.
Manolo Saizen Active Bay taldearekin du kontratua Osak.
Txirrindularitza
Lepauztaian min hartu du Unai Osak, entrenatzen ari zela erorita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu