Bihartik aurrera hasiko dira jokatzen etapa erabakigarrienak eta gogorrenak Giroan. Lasterketa irabazteko hautagaiek ondo dakite hori, eta atzoko erlojupekoan egindako ahaleginaren ostean, indarrak gorde eta pilatzeko eguna izan da gaurkoa. Esprinterrek ederki aprobetxatu dute hori, eta Lotta Lepisto (Cervelo-Bigla) izan da bizkorrena Roseto degli Abruzziko helmugan. Giorgia Bronzini (Wiggle) sailkatu da bigarren, eta Coryn Rivera (Sunweb) hirugarren. Anna Van der Breggenek (Boels) jarraitzen du lider.
Bizi joan da etapa. Lehen ordubeteko batez bestekoa orduko 40 kilometrokoa izan da, adibidez. Esprinterren taldeek hasieratik nahi izan dute etapa kontrolatu. Gainera, beroaren ondorioz, ihes egiten saiatu diren txirrindulari guztien ahaleginak hutsalak izan dira.
Etapa amaitzeko bi itzuli falta zirela—zirkuito batean korritzen zen atzoko etapa—hasi da benetako mugimendua, hirugarren mailako Piana degli Ulivi mendatera egindako igaoeretako batean. Ezustean, esprinter bat izan da ihes egiten aurrena: Hanna Barnes (Cryon). Haren atzetik irten dira Soraya Paladin (Ale Cipollini) eta Sofia Bortizzolo (Astana). 50 segundoko errenta izatera iritsi dira, baina helmugatik hamahiru kilometrora harrapatu dituzte.
Azken kilometroetean erorikoak izan dira, eta esprintera ailegatu diren txirrindularien taldea uste baino murritzagoa izan da. Erorikoak azken hiru kilometroetan izan direnez, ez dute eraginik izan sailkapenean. Faborito guztiak lehen taldean iritsi dira.
Txirrindularitza
Lepisto, azkarrena
Oricak lehen garaipena lortu du Giroan, Lotta Lepistok irabazi du seigarren etapan, esprintean. Beroak baldintzatu du etapa, eta eroriko dezente izan dira azken kilometroetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu