'L'equipe'-k zalantzan jarri du Contadorren azalpena

2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Frantziako L'equipe egunkariak zalantzan jarri du Alberto Contadorrek bere dopin kasuaren inguruan emaniko azalpena. Kazetak argitaratu duenez, txirrindulariaren gernu laginean plastiko arrastoak leudeke, eta halako arrastoak odol transfusioak egitean gelditzen omen dira. Transfusioak, era berean, dopintzat hartuak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.