futbola

Lezaman azken lan saioak egin ondoren, bihar joango da Athletic Madrilera

Gaur eta bihar goizean Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako finala prestatzeko saioak egingo dituzte. Bihar 19:00ak aldera abiatuko dira, hegazkinez.

2012ko maiatzaren 22a
09:22
Entzun

Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako finala prestatzeko azken bi lan saioak egingo ditu Athleticek Lezaman, eta ondoren, Madrilerantz abiatuko da, bihar. Gaurko eta biharko 10:00etan iragarri dituzte lan saioak. 

19:00ak aldera irtengo dira hegazkinez bihar, eta Sheraton Madrid Mirasierra hotelean hartuko dute ostatu. Etzi, berriz, lan saio ofiziala egingo dute Vicente Calderon futbol zelaian,  20:00etan —finala estadio horretan jokatuko dute—. 

Partida ostiralean izango da, 22:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.