Liga erabakita utzi nahi dute Zumaiak eta Getariak Ondarroan

Jon Ander De la Hoz.
2015eko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Azken kolpea eman nahi dute Zumaiak eta Getariak, Gipuzkoako liga eta KAE 1 liga lotzeko. Lehen jardunaldian kokatu ziren lehen postuan bi ontziak, eta ez dira mugitu ordutik. Sei puntuko aldea dute zumaiarrek San Juanekiko, eta, gaurkoaren ostean, estropada bakarra geratuko zaie. Pasaitarrak gorantz doazen arren, oso zaila izango dute Kike Manterolak zuzendutako taldeari aurre hartzea, gainontzeko ontziak atzerago baitabiltza, geratzen diren estropadetan tartean sartzeko itxura handirik gabe.

Patxada handiagoa du Getariak KAE 1 ligan, sailkapenari erreparatuta behintzat; 15 punturen aldea du Zumaia bigarren sailkatuarekiko. Aurreko denboraldiko emaitzaren bila aterako da Esperantza Ondarroan. Aise irabazi zien Zumaia, Ondarroa eta Lekittarrari, eta gaur ere laurak lehiatuko dira ohorezko txandan.

Ez du lan erraza izango. Ondarroak etxean irabazi nahiko du hain gertu duen bandera, eta Zumaia ondo dabil azkenaldian. Denboraldi hasieran, zenbait estropadatan erdialdeko postuetan ibili zen, baina bandera irabazteko lehia betean sartu da Patxi Francesen taldea. Urrutira joan gabe, Getariako bandera eskuratu zuen aurreko igandean, etxekoei sei segundo sartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.