Hockeya

Liga irabazi du Realak

Talde txuri-urdinak bana berdindu du Kataluniako Junior taldearekin, eta 0-3 gailendu zaio penaltietan.

Realeko jokalariak liga ospatzen, gaur, finala irabazi ostean. REALA
2018ko ekainaren 3a
09:55
Entzun

Reala da Espainiako Liga txapeldun berria, finalean Junior taldea mendean hartuta. Jaitsierako kanporaketak saihesteko borrokan eman du denboraldia, baina, ligaxkan seigarren sailkatu ostean, finalera iristea lortu eta liga eskuratu du.

Marina Helguera atezaina erabakigarria izan da partidan. Junior taldeko Anna Gili jaurtiketa gelditu dio azken minutuan, eta penaltietan hutsean mantendu du atea.

Sant Cugat del Valleseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) taldea aurreratu da 17. minutuan, eta Reala markagailuan atzetik izan da Maider Altunak 60. minutuan partida berdindu duen arte.

Banako berdinketarekin, penaltietan erabaki da txapelduna. Maider Altunak, Virginia Gonzalezek eta Dalila Mirabellak sartu dituzte Realaren golak penaltietan. Hona azken penaltiko gola eta Realeko jokalarien ospakizuna:

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.