Athleticeko presidente da egun Josu Urrutia (Lekeitio, Bizkaia, 1968), eta hauteskundeetan hura izango da hautagai bakarra. Beraz, karguan jarraituko du. Orain arteko lanaren balorazioa egin, eta etorkizunera begiratu du, BERRIAk eginiko elkarrizketan.
Segidakoak dira, aurrerapen gisa, Urrutiak esandako batzuk:
- "117 urtean mantendu dugun filosofiari eta egun sortzea ezinezkoa izango litzatekeenari jarraipena eman behar diogu".
- "Gure betebeharra da Athletic hobetu dezaketen jokalariak kate motzean lotuta izatea. Bestalde, futbolari horiek Athleticen elastiko defendatzeko prest dauden jakin behar dugu. Etortzen badira gurekin jokatu gura dutelako da".
- "Gaur egun ez daukagu Europako txartela eskuratu beharrik gastuei aurre egin ahal izateko".