errugbia

Ligak partida baterako itxi du Agilera, derbian izandako istiluengatik

Baionak eta Miarritzek 5.000 euroko isuna ordaindu beharko dute jokalarien arteko liskarrengatik.

Eneritz Zabaleta.
2011ko abenduaren 16a
09:07
Entzun

Frantziako Ligako Diziplina Batzordeak erabakita, Agilera Miarritzeko zelaia partida batez itxita egonen da 2012an, baionaren aurkako derbian ikusle bat zelaira sartu izanaren zigor gisa. Tolosaren aurkako partida Miarritzetik kanpo jokatu beharko du, otsailaren 10eko asteburuan. Taldea partida hori non jokatu aztertzen ari da. Donostiako Anoetan izan daiteke, baina asteburu horretan Reala Sevillaren aurka ariko da. Pauen edo Akizen ere joka dezake.

Baionak eta Miarritzek 5.000 euroko isuna jaso dute, Marmouyet eta Hariñordokiren arteko derbiko borrokagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.