Futbola

Ligak San Mamesen egin dio ihes Athletici

Emakumezkoen taldeak berdintzea behar zuen gutxienez Bartzelonaren aurka, baina 1-2 galdu zuten.

2013ko maiatzaren 6a
11:10
Entzun

Gaizki hasi zen partida zuri-gorrientzat, hasi eta berehala sartu baitzuen gola Melani Bartzelonako jokalariak. San Mames bete egin zen partida ikustera joandako 30.000 lagunekin, eta Eli Ibarrak 45. minutuan berdintzea lortu zuenean ozen entzun zen ospakizuna, San Mamesen egun handienetan bezala.

Festarako bidea preset zegoen, baina 71. minutuan Kentik Bartzelonaren bigarren gola sartu zuen, emakume batek San Mamesen sartu duen azkena (lehenengoa Nerea Onaindiak sartu zuen), eta partidaren amaieran Athleticeko jokalariek lurrean amaitu zuten, lur jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.