Markak ondu eta ondu jarraitzen du Itxakok. Europan larri antzean dabiltza nafarrak, eta urruti samar dauzkate Txapeldunen Ligako finalerdiak. Baina ligan erakustaldiz erakustaldi jarraitzen dute. Elxen aurka hasieran sufritu arren (9-7), bigarren zatian partida hautsi (14-19), eta hemeretzigarren garaipena jarraian lortu zuen Itxakok (17-31). ABF ligan bere inoizko markarik onena da hori.
San Antonio-Granollers
Amaya Sport San Antoniok Granollers hartuko du gaur bere pistan (20:00). Hamaikagarren dira nafarrak sailkapenean. Etxeko puntuei eustea garrantzitsua da Juanto Apezetxearen jokalarientzat, beheko postuetatik ahalik eta gehien urrundu ahal izateko. «Etxean sendo agertu behar dugu, eta irabazi», erran du San Antonioko entrenatzaileak. Joanekoan kataluniarrak nagusitu ziren, 29-28.
Niko Mindegiak ezin izanen du jokatu, seguru aski, sorbalda minduta baitu. Iso Sluitjersek ere harmailetatik ikusiko du partida, ziurrenik, eskuak erre baititu berogailuarekin. Apezetxeak azken orduan erabakiko du.
Ligan bere inoizko markarik onena lortu du Itxakok Elxi 17-31 irabazita
Hemeretzigarren garaipena jarraian lortu dute nafarrek, eta ABF liga esku-eskura daukate dagoeneko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu