Klubak zain zeuden. Baina Espainiako Futbol Liga Porfesionalak ez ditu oraindik jakinarazi Ligari berrekiteko datak eta ordutegiak. Hala ere, aditzera eman dute Ligak berak, Espainiako Federazioak eta Kirol Kontseilu Gorenak erabakia hartu dutela Liga berriz ekainaren 11n abian jartzeko, Sevilla-Betis partidarekin. Itzulerako lehen jardunaldia ekainaren 13an eta 14an osatuko da. Uztailaren 19an amaituko litzateke Liga, gauzak bere-berean joaten badira.
Astean bi jardunaldi jokatuko dira, eta guztira 32 egunetan segidan egongo dira norgehiagokak. Hiru erakundeek iragarri dutenez, ordutegiak eta egunak jartzeko ez da arazorik eta zailtasunik egongo. Astean zehar, azken orduko aldaketarik ezean neurketak 19:00etan edo 19:30ean eta 21:30ean edo 22:00etan jokatuko dira. Asteburuetan, berriz, 17:00etan ere jokatzeko aukera izan daiteke, beti ere tenperatura 30 gradutik gorakoa ez bada. Horrekin batera, berritasun nagusia izango da talde bakoitzak bost aldaketa egin ahal izango dituela.
Hamaika partida geratzen dira liga amaitzeko, eta hau da euskal taldeen egutegia
28. jardunaldia
Espanyol-Alaves
Reala-Osasuna
Athletic-Atl. Madril
Real Madril-Eibar
29. jardunaldia
Alaves-Reala
Eibar-Athletic
Osasuna-Atletico Madril
30. jardunaldia
Athletic-Betis
Celta-Alaves
Getafe-Eibar
Reala-Real Madril
Valentzia-Osasuna
31.jardunaldia
Alaves-Osasuna
Bartzelona-Atheltic
Eibar-Valentzia
Reala-Celta
32.jardunaldia
Athletic-Mallorca
Atletico Madril-Alaves
Getafe-Reala
Granada-Eibar
Osasuna-leganes
33.jardunaldia
Alaves-Granada
Eibar-Osasuna
Reala-Espanyol
Valentzia-Athletic
34. jardunaldia
Athletic-Real Madril
Levante-Reala
Osasuna-Getafe
Sevilla-Eibar
Valladolid-Alaves
35.jardunaldia
Athletic-Sevilla
Betis-Osasuna
Real Madril-Alaves
Reala-Granada
36. jardunaldia
Alaves-Getafe
Espanyol-Eibar
Osasuna-Celta
Vila-real-Reala
37. jardunaldia
Athletic-Leganes
Bartzelona-Osasuna
Eibar-Valladolid
Reala-Sevilla
38.jardunaldia
Alaves-Bartzelona
Atletico Madril-Reala
Osauna-Mallorca
Vila-real-Eibar