Ligaxkako bigarren jardunaldia, Iruñean eta Logroñon

Aspek, iritziz aldatu, eta Titin III.aren eta Gonzalezen arteko igandeko partida Adarragara eraman du

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Aspek, azken unean iritziz aldatu, eta Logroñoko Adarragan antolatuko du igandean Titin III.ak eta Gonzalezek jokatu beharreko lau t'erdiko txapelketako finalerdietako ligaxkako partida. Herenegun Logroñoko pilotalekuan izandako sarrera onak iritziz aldarazi ditu enpresako buruak, eta Ebro ibai albora itzuliko da. Barriola eta Irujo lehen asteburuko irabazleek, berriz, Iruñeko Labriten jokatuko dute, larunbatean.

Aspek, herenegun, Titin eta Gonzalezen arteko Eibarren jokatuko zela zabaldu zuen Adarragan, baina atzo, hotzean aztertuta, Logroñora itzultzea erabaki zuen. Titinen amua erakargarria da oraindik, eta Adarraga ia goraino bete zen. Egia da Gonzalezek ez duela Irujok zaleak erakartzeko duen ahalmenik, baina Astelenako azken jaialdietan egon ziren ikusle kopuruei erreparatuta, eta apustu mugimendu gutxiago izan arren, ulerterraza da Asperen erabakia. Era berean, Eibarko enpresak aurreratu duenez, heldu den asteko partida erabakigarria Astelenan jokatuko da.

Sarrerei dagokienez, aurreko asteburuko prezio bera izango dute, eta kantxek 40 euro balioko dituzte. Larunbatean, Labriten, betekada espero da. Pilota aukeraketak bihar Labriten (11:30) eta etzi Adarragan (11:30) izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.