Juan Manuel Lillo entrenatzaileak (1965; Tolosa, Gipuzkoa) Realean segituko du, gaur beste urtebeterako kontratua sinatu duelako. Iñaki Badiola klubeko presidentea eta biak izan dira izenpetze ekitaldian.
Bukatu berri den denboraldiaren erdialdean hartu zuen Lillok Reala, baina ezin izan du taldea Espainiako Lehen Mailara igo. Datorren sasoian hori erdiesten badu, beste urtebetez jarraituko du Realean, gaur sinatu duten kontratuaren arabera.
Espainiako Lehen Mailan Salamanca, Oviedo, Tenerife eta Zaragoza entrenatu izan ditu. Bigarren A Mailan, Reala ez ezik, Salamanca, Murtzia Hiria eta Terrassa. Mexikon, berriz, Dorados de Sinaloa.
Futbola
Lillok kontratua berritu du
Gaur beste urtebeterako sinatu du Realarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu