Linus Gerdemman T-Mobile taldeko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, Alpeetako lehenengoa. Lider jarri da horri eskerrak. Helmugatik 14 kilometrora Colombiere lehen mailako mendatea igo behar izan dute txirrindulariek. Gerdemman-ek atzean utzi ditu Iñigo Landaluze (Euskaltel-Euskadi) eta David de la Fuente (Saunier Duval-Prodir) iheskideak eta bakarrik heldu da Grand Bornand-eko helmugara.
Iñigo Landaluze ahalegindu da Gerdemman harrapatzen, baina amore eman behar izan du eta bigarren heldu da 40 segundura. Sailkapen nagusian ere bigarren postuan nago orain bizkaitarra. Faborito nagusien artean ez da mugimendurik izan, helmugatik hurbil zegoen Colombiere mendatean Caisse d´Epargne taldeko txirrindulariek erritmoa bizitu badute ere.
Alpeetako bigarren etapa bihar
Bihar, Alpeetako bigarren etapa (itzuliko zortzigarrena): Le Grand-BornandTignes (165 kilometro). Sei mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta azkeneko hirurak lehen mailakoak izango dira: Rosellend (99,5. kilometroan), Hauteville (136,5.ean) eta Tignes (163.ean). Beste hiru mendateak: laugarren, hirugarren eta bigarren mailako bana.
Etzi, berriz, atseden eguna izango dute Tourrean.
Frantziako Tourra
Linus Gerdemman-ek irabazi du Frantziako Tourreko etapa
Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadiko txirrindularia bigarrena izan da Grand Bornand-eko helmugan eta garaipena gertu izan du. Gerdemman (T-Mobile) tourreko lider berria da orain eta Landaluze bigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu