Txirrindularitza

Lisa Brennauerrek irabazi du urrezko domina erlojupekoan

Behetik gorako saioa eginda, azkenerako eroso irabazi du urrea alemaniarrak. Anna Solovei ukrainarrak eskuratu du zilarra, eta Evelyn Stevens estatubatuarrak brontzea. Lourdes Oiarbide 34. postuan, 4.27 minutura.

Lourdes Oiarbide 34. geratu da, 4.27ra. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
unai zubeldia
2014ko irailaren 23a
08:11
Entzun

Lisa Brennauer alemaniarra da munduko txapeldun berria emakumezkoen elite mailan. Estu-estua izan da saioa, minutuko aldearen barruan ibili direlako sei txirrindulari. Baina indarrak ondo neurtuta, behetik gorako saioa egin, eta alemaniarrak, azkenerako, nahikoa eroso irabazi du urrezko domina. 38.48 minutu behar izan ditu lanak amaitzeko. Hemezortzi segundo atera dizkio Anna Solovei ukrainarrari —zilarra—, eta 21 Evelyn Stevens estatubatuarrari —brontzea—. Eguraldiak ere eragina izan du, azken aldera euri zaparrada handia bota duelako, eta Linda Villumsem Zeelanda Berriko txirrindularia eta Ellen Van Dijk herbehereetarra izan ziren kaltetuenak, faboritoetako bi alegia.

Lourdes Oiarbide arabarrak saio ona egin du, eta 34. postuan amaitu du saioa, Brennauerrengandik 4.27 minutura. Gizonezkoen elite mailako erlojupekoaren txanda izango da bihar. Tony Martin alemaniarra da faborito argia. 14:48an abiatuko da Markel Irizar, eta 15:06an Jonathan Castroviejo. Tony Martin izango da abiatzen azkena, 15:36an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.