Vila-real-Arsenal, Manchester United-Porto, Liverpool-Chelsea eta Bartzelona-Bayern Munich final-laurdenak jokatuko dituzte Txapeldunen Ligan, gaur Nyonen (Suitza) egindako zozketak erabaki duenez. Joaneko partidak apirilaren 7an eta 8an izango dira, itzulikoak hil bereko 14an eta 15ean.
Finalerdietako zozketa ere egin dute, bide batez. Hala, Manchester United-Portoko irabazlea Vila-real-Arsenal lehiakoaren aurka ariko da, batetik, eta beste finalerdia Bartzelona-Bayern Munich / Liverpool-Chelsea kanporaketetako garaileek jokatuko dute. Finalerdietako joanekoak apirilaren 28an eta 29an izango dira, itzulikoak maiatzaren 5ean eta 6an.
Finala maiatzaren 27an jokatuko dute, Erroman.
Futbola
Liverpool-Chelsea, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan
Vila-real-Arsenal, Manchester United-Porto eta Bartzelona-Bayern Munich izango dira beste lehiak. Apirilaren 7an eta 8an jokatuko dira joaneko partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu