Llorente eta Herrera sartu ditu Bielsak Pragarako deialdian

2012ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Jakin-mina zegoen ea herenegun Marcelo Bielsak eta Fernando Llorentek eztabaida izan ondoren entrenatzaileak aurrelaria sartuko ote zuen Pragarako deialdian.Eta hala izan zen. Llorente deialdian dago, eta, Bielsak nahi izanez gero, prest da bihar Sparta Pragaren aurka jokatzeko. Deialdiko ezustekoa Ander Herrera izan da. Herrerari ebakuntza egin zioten duela hilabete eskas, pubisean zuen mina sendatzeko. Medikuek hilabete eta hilabete eta erdiko osatze prozesua aurreikusi zuten, baina jokalaria lehenago osatu da, eta Bielsak deialdian sartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.