futbola

Llorente gaur ere ez da entrenatu, giharretako arazoengatik

Nani, Anderson eta Jones, Manchester Unitedeko deialditik kanpo geratu dira. Bihar arratsaldean izango da Europako Ligako final-zortzirenetako itzulikoa, Bilbon.

2012ko martxoaren 14a
16:04
Entzun

Azken unera arte zalantzan egongo da Fernando Llorente Athleticeko aurrelariaren biharko parte hartzea, giharretako arazoengatik gaur ere ez baita entrenatu Lezaman. Taldea gaur arratsean berriro entrenatuko da, San Mamesen. Oscar de Marcos, aldiz, jokatzeko moduan da, sukarra gainditu baitu.

Goizeko entrenamenduan ikusitakoaren arabera, litekeena da Mikel San Josek titular segitzea eta aulkian geratzea Fernando Amorebieta.

Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzaileak Athleticen aurkako biharko partidako deialditik at utzi ditu Nani, Anderson eta Phil Jones, osasun fisikoak dituztela eta. Taldearen hamaikakoan ohiko jokalariak dira hirurak. Aldiz, biharko partidan bai izango dela Antonio Valencia. Azken bost saioetan ezin izan du jokatu, lesio bategatik.

Hogei jokalarik osatzen dute deialdia: Amos, De Gea; Rafael, Evans, Fabio, Ferdinand, Evra, Smalling; Carrick, Cleverley, Giggs, Park, Pogba, Scholes, Young, Valencia; Berbatov, Hernandez, Rooney eta Welbeck-ek. 12:30ak aldera heldu dira Loiuko aireportura.

Europako Ligako final-zortzirenetako itzulikoa jokatuko dute bihar, Bilbon (19:00, Cuatro). Joanekoan 2-3 irabazi zuten euskal herritarrek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.