Llorentek ehungarren partida jokatuko du bihar
athletic Ospakizunetarako eguna du biharkoa Fernando Llorente aurrelariak. Izan ere, Ligako ehungarren partida jokatuko du Athleticekin, Caparrosek zelairatzen badu, betiere. 2005eko urtarrilaren 16an egin zuen debuta Valverde entrenatzaile zela, Espanyolen aurka. Harrezkero, gorabeherak izan ditu, baina azken sasoian ondo aritu eta gero, ematen du Lezamako teknikariek espero zuten jokalari ona azaldu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu