FUTBOLA

Llorentek ez du Athleticen jarraitu nahi, Urrutiaren esanetan

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak adierazi du ez dutela jokalaririk saltzeko asmorik, baina baieztatu du Llorentek taldea utzi nahi duela. Beste taldeek desegite klausula ordaindu beharko dute.

2012ko abuztuaren 13a
16:06
Entzun

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak agerraldia egin du gaur eta baieztatu du Fernando Llorentek taldea utzi nahi duela. Hala ere, Urrutiak adierazi du ez dutela jokalaririk saltzeko asmorik eta, beraz, Llorente fitxatu nahi duenak bere 36 milioi euroko desegite klausula ordaindu beharko du.

Aurrelariak 2013ko ekainera arte du kontratua talde zuri-gorriarekin. Abuztuaren 3an, hitzarmena berrituko ez zuela jakinarazi zion Llorentek zuzendaritzari. Presidentearen esanetan, arrazoiak ez dira ekonomikoak, beste txapelketan batzuetan parte hartu nahi du jokalariak. Kontratua berritzeko negoziaketak urtebete luzatu dira Urrutiaren arabera. Zifra ekonomikoen gainetik, taldearen filosofia babestu nahi dutela esan du eta Athleticek negoziorik egiteko helbururik ez duela gaineratu. Llorentek alde egitea kirolaren ikuspuntutik "negatiboa" dela nabarmendu du Urrutiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.