Llorentek jokatu egingo du; Ekizak, ziurrenik ez

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Fernando Llorente Sevillaren aurkako partidan ariko da etzi. Azken entrenamendu saioetan normal-normal aritu da aurrelaria gainerako jokalariekin batera, eta azken asteetan izan dituen belauneko arazoak gainditu dituela dirudi. Borja Ekiza, aldiz, ez da guztiz osatu orkatilean izandako bihurritutik, eta zail izango du etzi Sanchez Pizjuanen jokatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.