Matthew Lloydek (Omega Pharma) irabazi du gaur Italiako Giroko seigarren etapa -Fidenza-Carrara, 172 kilometro-, 127 kilometroko ihesaldia eta gero. Bigarren Rubens Bertogliati (Androni) iritsi da minutu eta sei segundora, helmugarako hamaika kilometro falta zirela ezin izan baitio erantzun Lloyden erasoari. Tropela minutu eta hemeretzi segundora iritsi da, Danilo Hondo (Lampre) buru zuela.
Vincenzo Nibalik (Liquigas) segitzen du lider eta Ivan Basso eta Valerio Agnoli bere taldekideak dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bihar korrituko dute zazpigarren etapa: Carrara-Montalcino (222 kilometro). Bigarren mailako bi mendate eta hirugarren mailako bat izango dituzte -azkena, helmugatik bost kilometrora-.
Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.
txirrindularitza
Lloydek irabazi du Giroko etapa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu