Herenegun Michael Phelpsen eguna izan zen, Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi duen kirolaria bilakatu zelako. Gaur, ordea, Ryan Lochteren eguna izan daiteke, urrezko bi domina irabaz ditzakeelako —bi urre eta zilar bat irabazi ditu jada Londresen—. 200 metroko bizkar estiloko (20:48) eta 200 metro estiloetako (21:19) jokatuko dira gaur eta, batean zein bestean, Lochte da irabazteko faboritoa.
Estiloetako proba laburrean Michael Phelps eta Laszlo Cseh hungariarra izango dira haren aurkari nagusiak. Hain zuzen, Phelps Baltimoreko marrazoak domina kopurua gizentzeko aukera izango du estiloetako proba laburrean. Bizkar estiloko proba luzean ere etxean izango du kontrarioa: Tyler Clary.