Loeb lider Alemanian, lehen jardunaldia igarota
RALLYAK. Sebastian Loeb (Citroen) da Alemaniako rallyko liderra, lehen jardunaldia igarota. Frantziarrak 20,4 segundoren aldea atera dio Petter Solberg (Ford) norvegiarrari, eta 29,4 segundorena Jari-Matti Latvala (Ford) finlandiarrari. Loeb izan zen azkarrena jardunaldiko lau zatitan, eta Latvala beste bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu