Loeb lider jarri da Portugalgo Rallyan

2009ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
RALLYAK. Sebastien Loebek kolpea eman zuen atzo Portugalgo Rallyko bigarren jardunaldian, eta lehen postuan jarri zen. Azken etapa falta dela, Ford taldeko gidari frantziarrak 26,8 segundo ateratzen dizkio Mikko Hirvonen finlandiarrari (Ford) eta 56,4 segundo Dani Sordo taldekide espainiarrari. Bestalde, Egoi Eder iruindarrak ez du azkenean Portugalgo Rallyan parte hartu, eskumuturrean min hartu baitzuen lehiatu bezperan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.