Loebek gertuago du munduko seigarren titulua
RALLYAK. Sebastian Loebek (Citroen) gertuago du munduko seigarren titulua, bera izan baita azkarrena Frantziako Rallyko lehen egunean. Frantziarrak 22 segundoren aldea atera dio Sordori, eta 25ekoa Ogierri. Biak taldekideak ditu. Loebek, txapeldun izateko, rallya irabazi behar du, edo zazpi punturen aldea atera Ogierri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu