Loebek patrikan du kasik zazpigarren titulua
RALLYAK. Gaur amaituko da Frantziako rallya, Alsazian, eta, ezustekorik ezean, Sebastien Loebek etxean irabaziko du zazpigarren aldiz jarraian Munduko Txapelketa. Bigarren etapa jokatuta, Citroen taldeko gidari frantziarrak 42,9 segundoren aldea ateratzen dio Dani Sordo taldekide espainiarrari. Sebastien Ogier, haren aurkari nagusiak, berriz, 11 minutu baino gehiago galdu zituen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu