Aurrera Saiaz. UharteErreka. Adizkide

Logika eta ezustekoa

Aurrera Saiaz eta Adiskide sailkatu dira BERRIA Txapelketako lehen finalerdia jokatzeko

Bakaikoa, Errekako kadete mailako aurrelaria, pilota boleaz jotzen; alboan Adiskideko Elorriaga du begira. M.D.V. / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Igaro dena asteburu bikaina izan da BERRIA Txapelketan. Final-laurdenetako lehen bi kanporaketak estu eta ikusgarriak izan ziren. Bidegoiango Aurrera Saiazek eta Galdakaoko Adiskidek jokatuko dute lehen finalerdia, bi aste barru. Aurrenekoek 2-1 kanporatu zuten Uharte; bizkaitarrek, berriz, ezustekoa eman zuten Doneztebeko Errekaren aurka. Kanporatuak izan diren bi taldeak elkarren aurka jokatu zuten iazko finalerdietan. Beste bi final-laurdenak asteburu honetan jokatuko dira, Hernanin. Markina eta Iruñeko Oberena larunbatean ariko dira elkarren aurka (16:00); eta Hernani eta Amezketako Zazpi Iturri, igandean (11:00).

Aurrera Saiaz 2. Uharte 1

KADETEAK

Chiapuso-Aburuza 20

Larunbe-Sarasa 22

GAZTEAK

Labaka-Elustondo 22

Zamora-Andueza 5

NAGUSIAK

Urbieta II.a-Telletxea 22

Loban-Tabar 10

Aurrera Saiazek iragan larunbat goizean lortu zuen finalerdietara pasatzea. Faboritoa zen, eta azken bi partidak nagusitasunez irabazita kanporatu zuen Uharte iazko txapeldunordea. Aurretik, baina, kadeteek txapelketako partida onenetako bat jokatu zuten. Atzean, Aburuza gipuzkoarra hobeto hasi zen, baina azken txanpan Sarasa atzelari nafarrak hartu zuen agintea. Sarasak ondo baliatu zuen agintea, aldapa gora jarri zitzaien partidari buelta emateko (20-22).

Gazteen (22-5) eta nagusien mailan (22-10), berriz, gipuzkoarrak gehiago izan ziren. Bigarren partidan ez zen orekarik egon, eta hirugarrenean, Telletxea Aurrera Saiazeko atzelaria nabarmendu zen. Haren joak Urbieta kideak hamabi tanto egitea ekarri zuen.

Erreka 1. Adiskide 2

KADETEAK

Bakaikoa-Medina 16

Elorriaga-Rekagorri 22

GAZTEAK

Elizalde-Lasa 20

Atutxa-Sainz 22

NAGUSIAK

Bendoiro-Gorriti 21

Elezkano II.a-Galarza 22

Igandean ustekabekoa gertatu zen Galdakaon. Adiskidek Erreka faboritoa kanporatu zuen. Kadete mailako partidan eman zuen lehen pausoa etxeko taldeak (22-16). 15nako berdinketa ra arte partida estua izan zen, baina azken txanpan Elorriaga aurrelariak gora egin, eta Rekagorriren laguntzaz lehen puntua lortu zuen.

Errekak gazte mailan berdindu zuen kanporaketa (22-9). Lasa atzelaria izan zen nagusi, eta hark desorekatu zuen lehia. Kanporaketa azken partidan erabakiko zen, eta ordubeteko ikuskizun bikaina eman zuten lau pilotariek (22-21). Atzeko koadroetan Galarza eta Gorriti piloteoko agintea tartekatu zuten. Aurrelariek ere ondo jokatu zuten, baina azken txanpan Elezkano gaztea gehiago izan zen. Gazte mailako pilotaria izan arren, aldeak markatzen ditu nagusietan. 21nakoarekin, Gorritik txapara bidalitako pilotakadak eman zion garaipena Adiskideri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.