Lointek Gernikak Ferrol hartuko du Malosten
Lointek Gernikak ere ligako partida du gaur. Malosten jokatuko du, Ferrolen kontra (20:00). Mario Lopezen taldeak denboraldi hasiera gorabeheratsua izan du. Etxean, partida guztiak irabazi ditu, baina Malostetik urrun ez dabil fin. Gainera, aurreko bi asteburuetako etenaren aurretik jokatutako bi partidak galdu egin zituen, Zaragozaren eta Virtus Bolognaren kontra. Bizkaitarrek Lashann Higgs hegalekoa fitxatu dute etenean, eta baliteke gaur debuta egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu