Lolok min hartu du, eta etziko partidan ez da ariko
OSASUNA. Lolo atzelariak ez du jokatuko etzi Sportingen aurka; ezker oineko orpoan min duelako. Azken partidetan min horrekin jokatu du espainiarrak, eta aste honetan atseden hartzea erabaki du, guztiz osatzeko. Hamaikakoa eratzeko, buruhausteak izango ditu Camachok: Loloz aparte, Pandiani eta Ruper ere min hartuta daude. Monreal, berriz, zigortuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu