Bost hiri ziren lehian: Mosku, New York, Madril, Paris eta Londres. Lehen bozketan Mosku baztertu dute; New York bigarrenean eta Madril hirugarrenean. Azken bozketan Londres eta Paris lehiatu dira, beraz, buruz buru, eta, azkenean, Erresuma Batuko hiriburua izan da garaile.
Frantzian atsekabe handia hartu dute albiste horrekin, Paris baitzen faboritoa adituen arabera.
Olinpiar Jokoak
Londresen egingo dira 2012ko Olinpiar Jokoak
2012ko Olinpiar Jokoak Londresen egitea erabaki du Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak. Azken bozketara Paris eta Londres igaro dira, eta, azkenean Erresuma Batuko hiriburuaren aldeko erabakia hartu du Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak Singapurren egin duen batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu