Lopez Aldai eta Ajuria bizkaitarrek indartsu jarraitzen dute. Urrutira joan gabe, joan den igandean, Baez II.aren eta Tejeroren aurka garaipen erraza lortu zuten Getxoko San Isidro txapelketan. Partidaren hasieratik bukaera arte bi irabazleak jaun eta jabe izan ziren. Promesen mailan, Ollo-Mariñelarena nafarrek bi tantotan utzi zituzten Larrinaga-Gereñu. Argi eta garbi ikusten da irabazleen nagusitasuna. Txapelketak igandean jarraituko du.
Lopez Aldaik eta Ajuriak erraz irabazi zuten Getxon (22-14)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu