Lopez Azpilikuetak irabazi du Urrezko Aizkora
AIZKORA. Juanjo Lopez de Azpilikuetak jantzi zuen atzo Urrezko Aizkorako txapela, Basaurin jokaturiko finalean. Lehia estua izan zuten nafarrak eta Aitzol Atutxak, baina bizkaitarrari adarra atera zitzaion azken enborrean, eta txapeldunak aurre hartu zion. Joxemari Olasagasti hirugarren izan zen. Ez zuen bere ohiko maila eman gipuzkoarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu