Gaur esan dio agur Realari Miguel Angel Lotina entrenatzaileak. Iazko urriaren 29an hartu zuen taldea, Jose Mari Bakeroren partez, eta Espainiako Bigarren A Mailara jaitsi arte bertan egon da. Orain badoa. "Neuretzat ere onena Reala uztea da", esan du gaur Lotinak prentsaurrekoan, Donostian. "Erabaki zaila izan da, gogorra, mingarria ere bai, baina Realak kanpoko beste bat behar du indarra hartzeko". "Barkamena" eskatu du Reala salbatu ez izanagatik, eta kluba "beti gogoan" izango duela adierazi du.
Lotina Deportivo Espainiako Lehen Mailako taldearekin negoziatzen ari da. "Negoziaketak oso aurreratuta" daudela aitortu du entrenatzaileak eta, beraz, baliteke hura entrenatzea datorren denboraldian. "Hurrengo orduetan" itxi dezakete akordioa, hark esan duenez.
Bere laguntzaile Jose Luis Riberak eta Eduardo Dominguezek ere Reala utziko dutela baieztatu du Lotinak.
Futbola
Lotina: "Neuretzat ere onena Reala uztea da"
Entrenatzaileak gaur esan du agur. Deportivorekin fitxatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu