SASKIBALOIA

Luca Vildozak utzi egin du Baskonia, NBAra joateko

Joko antolatzaile argentinarrak milioi bat euro pasatxo ordaindu dizkio Gasteizko taldeari haren kontratua eteteko, eta lau sasoirako hitzarmena adostu du New York Knicksekin.

Luca Vildoza, Baskoniarekin jokatutako partida batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Julen Etxeberria.
2021eko maiatzaren 5a
20:42
Entzun

Azken egunetan bolo-bolo zebilen zurrumurrua baieztu da: Luca Vildozak utzi egin du TD Systems Baskonia, eta NBAn jokatuko du, New York Knicksen. Joko antolatzaile argentinarrak eta Gasteizko taldeak gaur lortu dute akordioa elkarren arteko hitzarmena bertan behera uzteko. Horretarako, Vildozak milioi bat euro pasatxo ordaindu du. Hark lau sasoirako kontratua adostu du New York Knicksekin: ia hiru milioi euro irabaziko ditu denboraldiko.

Vildozak ia lau sasoi egin ditu Baskonian, eta 228 partida jokatu ditu. Gorabeheratsua izan da haren jarduna. Aurreko denboraldia izan zen onena. Hain zuzen, hark lortutako saskiraketa batek eman zion ligako titulua Gasteizko taldeari, Bartzelonaren aurka. Horri esker, finaleko jokalaririk erabakigarriena izendatu zuten.

Baskoniak begiz jota dauka Vildozaren ordezkoa: Dallas Moore estatubatuarra —Albaniako herritartasuna du—. 26 urte ditu, 1,85 metro da luze, eta Txinan jokatu du orain dela gutxi arte. 25 puntu eta ia sei asistentzia lortu ditu han partidako. Aurki irits daiteke Gasteizera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.