Lucas Egibar igeldotarra gaur lehiatu da Sotxin (Errusia), snowboardcross proban. Finalaurrera igaro da, baina ezin izan da finalera igaro, erorikoa izan baitu. Final txikian, zazpigarrenetik hamabigarrenerako sailkapena zehazteko proban, aurrenekoa sailkatu da Egibar, eta, beraz, sailkapen orokorrean zazpigarren izan da.
Egibar atzo zen lehiatzekoa, baina antolatzaileek egun batez atzeratu zuten proba, lainoagatik —beste hainbat proba ere bertan behera geratu ziren—. Egibarrek asmo handiko erronka jarri zion bere buruari: dominen lehian egotea. 20 urte ditu Egibarrek, eta bere lehen parte hartzea izan da Neguko Olinpiar Jokoetan.