Luengok ez du segituko Lagunak entrenatzen
FUTBOLA. Cesar Luengo izan zen joan den denboraldian Lagunak-eko entrenatzailea, baina, BERRIAri azaldu dionez, kargua uztea erabaki du, «arrazoi pertsonalengatik». Herenegun jakinarazi zieten albistea jokalariei, eta, ondo bidean, gaur argituko dute nork hartuko duen Luengok utzitako postua. Igandean ekingo diote ligari, Lezaman, Athleticen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu