Luis Leon Sanchezek (Caisse D’Epargne) irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko zazpigarren etapa: Brioude-Aurillac (159 kilometro). Azkeneko mendatea helmugatik bederatzi kilometrora zuten -hirugarren mailakoa-, eta jaitsieran egin du ihes hark, bukaerarako sei falta zirela.
Etapa mugitua izan da, hasieratik. Sanchez bera lehenagotik ere egon da hanka eginda. Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) ere saiatu da 45 bat kilometro falta zirela. Bukaeran, sei segundoko aldea atera dio Sanchezek hogei bat txirrindulariko taldeari. Damiago Cunego (Lampre) Tourreko faboritoetako bat 31 segundora heldu da.
Kim Kirchenek (Columbia) segitzen du lider.
Bihar korrituko dute zortzigarren etapa: Figeac-Tolosa (172,5 kilometro). Laugarren mailako bi mendate izango dituzte eta hirugarren mailako bi, denak ere etaparen hasiera aldera.
Etzi eta astelehenean, berriz, Pirinioetako etapak izango dira: igandean Peyresourde eta Aspin igoko dituzte, astelehenean Tourmalet eta Hautacam -hor amaituko da-.
Hilaren 27an bukatuko da Tourra.
Txirrindularitza
Luis Leon Sanchez irabazle Tourrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu