Txirrindularitza

Luis Perezek irabazi du Vueltan

Txirrindularitzatik agurra iragarri duen egunean lortu du garaipena. Efimkinek faborito nagusiekiko 2.26 galdu du gaur.

2007ko irailaren 20a
17:45
Entzun
Luis Perezek gaur esan du denboraldiaren bukaeran utzi egingo diola txirrindulari profesional izateari (33 urte ditu), eta gaur berak irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa (Talavera de la Reina-Avila, 153,5 kilometro).

41 segundora tropel txiki bat heldu da, itzuliko faboritoekin. Vladimir Efimkin (bigarren gaur arte, 2.01era) eta Manuel Beltran (zazpigarren, 5.15era), ordea, atzerago sartu dira: Efimkin 3.07ra eta Beltran 3.26ra.

Denis Mentxovek segitzen du lider Vueltan, eta orain bigarren Kadel Evans dago (2.27ra). Hirugarrena Carlos Sastre da (3.02ra), laugarrena Samuel Sanchez (4.01era). Efimkin bosgarren dago (4.27ra). Igor Antonek postu bat aurreratu du eta zortzigarren dago orain (7.47ra). Hurrena da Beltran, 8.00ra.

Bihar, Vueltako 19. etapa: Avila-Abantos gaina (133 kilometro). Lehen mailako mendatea da Abantos, eta 83,3. kilometroan ere igoko dute. Hirugarren mailako hiru mendate eta bigarren mailako bat ere izango dituzte txirrindulariek.

Etzi 20 kilometroko erlojupeko laua korrituko dute. Igandean bukatuko da itzulia, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.