Futbola

Luis Zubeldia: «Nire aitak 36 urtez esan dit euskal herritarra naizela»

Alaveseko entrenatzaileak «garrantzitsuena» mailari eustea dela esan du bere aurkezpenean

Luis Zubeldia, aginduak ematen. LUIS EDUARDO NORIEGA
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko ekainaren 21a
18:47
Entzun

Luis Zubeldia «futbol ona» egiteko asmoz iritsi da Alavesera. Hala adierazi du bere aurkezpenean, eta argi utzi du hau «beste urte» bat dela, iragan sasoiko emaitza onei erreferentzia zuzena eginez, eta garrantzitsuena mailari eustea dela zehaztu du. Zubeldiak lau laguntzaile ekarriko ditu Gasteizera, eta zein fitxaketa egin daitezkeen hitz egiten hasia da taldeko kirol arduradunekin. Estiloari dagokionez presioa eta intentsitate handia gustuk duela esan du, eta «trantsizio bizkorrak».

Argentinarra jaiotzez, euskal abizen eta jatorria du. Bere abizenaren sustraiak non dauden ez dakiela esan du, baina bere aitak askotan esanikoa gogoratu du: «36 urtez zera esan dit: ‘Zu euskal herritarra zara, zu euskal herritara zara

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.