EGUNEKO EGOTZIAK
Luke Rowe eta Tony Martin
Ineos eta Lotto-Visma taldeek kide bat gutxiagorekin irtengo dira gaur, Tourreko zuzendaritzak Luke Rowe eta Tony Martin kanporatu baitzituen atzo. Etapako azken kilometroetan liskarra izan zuten, eta biak elkar lurrera botatzen saiatu ziren. Lehenbizi ,Martin gurutzatu zitzaion Roweri, eta, gero, Rowek ukabilkada bat jo zion Martini. Bart gauean, helegitea jarri zuten bi taldeek erabakiaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu