Futbola

Luzapenean galdu du Alavesek (2-1)

Lan handia egin du Sevillaren zelaian, baina Ben Yedderrek 91 minutuan sarturiko golak saririk gabe utzi du.

Laguardia eta Vitolo baloiarengatik lehian. J. M. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko urriaren 1a
18:14
Entzun

Alavesek 2-1 galdu du Sevillaren zelaian. Gasteizko taldeak partida handia jokatu du,  defentsan ahalegin fisiko erraldoia eginez, baina etxekoek 91. minutuan sarturiko golak saririk gabe utzi du.

Luze egin zaio partida Alavesi Sanchez Pizjuanen. Lehen zati ona egin ondoren, hainbat gol aukera sortuz, partidako azken txanpan Sevillak gaina hartu dio.  Mauricio Pellegrinok bi aldaketa egin behar izan ditu lehen ordu erdian arazo fisikoen erruz eta bigarren zatian freskotasuna falta izan zaio.

Partidako azken ordu erdian etxekoak Pachecoren atea setiatu dute eta Wissam Ben Yedderrek sartu du 1-0ekoa 74. minutuan. Alavesek jota zirudien, baina Laguardiak korner bateko aldaratzea baliatu du banakoa sartzeko (83. min.). Sevillak aurrera egin du, oldarkor, eta 91. minutuan sartu du 2-1ekoa.

Golak: 1-0: Ben Yedderrek (74. min.); 1-1: Laguardiak (83. min.); 2-1: Ben Yedderrek (91. min.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.