Europako hamasei talde onenen arteko lehiaketaren zozketa gaur eguerdian egin da, eta D Multzoan jokatzea egokitu zaio Tau Baskoniari. Maccabi Tel Aviv (Israel), Pau Orthez (Frantzia) eta Lottomatica Erroma (Italia) izango ditu kontrario multzo horretan.
Orain arteko jardunari erreparatuta, Maccabi Tel Aviv izango da multzo horretan gasteiztarren kontrario gogorrena. Euroligako egungo txapeldunordea da Israelgo taldea, eta iazko Lauko Finalean talde horrek kanporatu zuen Baskonia. Otsailaren 14an eta 15ean jokatuko dira Tauren multzoko lehen partidak, eta Maccabiren etxean ekingo dio euskal taldeak lehiaketari.
Tau Baskoniako presidente Josean Kerejetaren iritziz, bere taldeari egokitu zaion multzoa “zaila” da. “Maccabik, guk bezala, berritu egin du taldea, nahiz eta goren mailako jokalariak eta entrenatzailea dituen. Haien pistan irabaztea beti izaten da oso zaila”, nabarmendu du.
Saskibaloia
Maccabi Tauren kontrario gaiztoena
Top 16ko D multzoan jokatzea egokitu zaio Gasteizko taldeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu