TXIRRINDULARITZA

Madariagaren laguntzailea izan daiteke Igor Gonzalez Galdeano Euskaltel-Euskadin

Andoni Urbistondo.
DONOSTIA
2005eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Igor Gonzalez Galdeano Euskaltel-Euskadiko Migel Madariaga managerraren laguntzailea izan daiteke heldu den urtean. Informazio hori zabaldu zuen atzo Gipuzkoako El Diario Vasco kazetak, baina ez txirrindulari ohiak (Vuelta bukatu ondoren hartu zuen erretiroa), ezta managerrak ere, ez dute berria baieztatu. Galdeano anaia gazteena txirrindularien plangintzaz arduratuko litzateke.

Berriaren arabera, Gasteizen elkartu ziren herenegun bi aldeak, eta akordioa heldu den astean ados dezakete. Liberty taldearen eskaintza bat ere bazuen Igor Galdeanok, baina eskaintza hori onartuz gero, Soin Heziketako ikasketak bigarren maila batean utzi beharko lituzke arabarrak. Erretiroa hartzea erabaki zuenean ere esana zuen ikasketak bukatu nahi zituela, eta antza, Euskaltel-Euskadiko laguntzaile jardunak aukera hori emango lioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.